Archive for the ‘Federatu’ Category
Aupa Lagun
On-Line Federatzeko:
Ondorengo fitxa bete ezazu eta guk bideratuko dizugu lizentzia eskaera . 12 urtez beherakoek Aisialdi baimena Imprimakia txertatu behar dute
ESTATUA :
Honek Euskal Herria (Iparraldea izan ezik) eta Espainia hartzen ditu eremu bezala.
PIRINEOAK :
Pirineoak, Andorra, Portugal eta Atlasak kubritzen ditu.
MUNDUA:
Honek Mundu guztia kubritzen du beti 7000 metroko altuera arte.
Honekin ezin dira hiru hilabete baina gehiago atzerrian pasa, alegia ezin dezu seguru hau hartu atzerrian 6 hilabete pasa jarraian, beti gehienez 3 hilabete, egoera bereziren bat izan ezkero lehenik seguruarekin hitzegin behar da.
ESPEDIZIOA:
7000 metroko mendietatik gora egitera zoazenean da.
BTT :
Mendi bizikletarekin izandako istripuak
ESKI ALPEARRA:
Eski alpearra beti erremontea daukaten pista barruan.
SNOW ETA ESKI ALPEARRA:
Erremontea dagoen lekuetan eta hauetatik kanpo ere.
Nola federatu nahiteke ?
Bi pausu nagusi ditugu federatzeko.
Lehena On line bidez.
Bigarrena Mendi taldearen lokalean.
Lehenengo bidea:
On line bidez honako pausuak jarraitu behar dituzu. Mendi taldea, federatu, on line ireki eta ondoren Fitxa bete,dena aukeratu ondoren, amaieran fitxategi baten igoera eskatzen du, Fitxategi honetan ordain agiriaren ziurtagiria igo behar da. Gure kontuan ordaindu, aukeratu dezun eremua eta gehigarrien kopurua. Hau igo ondoren bidali eta 10 egunen barruan federauta egongo zara. Txartelaren bila girizia mendi elkartera jo behar da eskura eman dadin txartela. Korreo ez dugu ibili nahi bidean galdu ez dadin. Gurekin harremanetan jarri eta moldatuko gara. Tlf 943491133 da. Eremuen zalantzarik eduki ezkero kobertura eremuak adarrean dago informazio guztia.
Bigarren bidea:
Girizia Mendi elkartearen lokalean egongo gara.
Abendua
13-20-27 Astearteetan 19:30 etatik 20.30 etara
Urtarrila
3-10-17-24 Astearteetan 19:30 etatik 20.30 etara
nahi badezu hemen jaitsi ditzazkezu 1.-Bazkide Fitxa 2023 2.- Lizentzia
2 Imprimakiak entregatu behar dira beteta
Gogoratu inor ez dugu federatuko ordaintzen ez badu.
Gazteleraz 1.-Bazkide Fitxa 2023 2.-Lizentzia Gazteleraz