Girizia Elkartea

Girizia Elkartearen webgunea

Prentsaurreko hau deitzeko arrazoia zera da, hurrengo informazioaren berri eman nahi izatea:

  • Oiartzungo Girizia Mendizale Elkarteak datorren martxoaren 16an 25 urteko ibilbidea osatuko du. Mendizaletasuna, naturaren babesean, herrigintzan e.a. emandako pausoz osatutako 25 urte.

Hori dela eta batetik,

  • Girizia mendi taldeak azkeneko 25 urte hauen bilduma bat egin du, DVD eta liburuxka baten bidez. Gure ustez, mendi talde honen azkeneko 25 urte hauek oso ondo irudikatzen dira aldizkari eta DVD hauetan. Euskal Herriko mendizaletasunaren historian itotxo bat osatu dugulakoan gaude eta egindako lana lau haizetara zabaldu nahi dugu. ( Salgai egongo dira ohiko lekuetan 10 euroren truke).

Eta bestetik,

  • Honen bidez gonbitea luzatu nahi dizuegu Girizia mendi taldearen 25 urteurrena dela eta, martxoaren 19 eta 20 astebururako antolatu dugun “ospakizun asteburuko” ekitaldietan parte hartzeko.

modu honetan banatzen dira:

Larunbata martxoak 19an, haur eta gaztetxoentzat abentura eguna izango da: Soka-park bat antolatuko dugu, tirolina, rokodromoa, izotz eskalada, txokolatada.

Martxoak 20 igandean, Txurrumurrura irteera (Aiako Harria). Goizeko 8:00tan ikastolako aparkalekutik autobusez Elurretxera, hemendikoinez igoko gara, ordubeteko igoera gutxi gora behera, gure Txoriari (arranoa) bisita egin eta jaitsieran Elurretxen salda eta pintxoa edukiko ditugu. Ondoren denok elkarrekin oinez plazara joango gara 2 ordutan zehar, plazan musikaz alaiturik poteoa, eta ondoren bazkari herrikoia Girizia elkartean.

Gogoratu bazkariko txartelak hartzea edota autobusean izena ematea beharrezkoa izango dela parte hartzeko. Bazkariaren txartela 30 eurokoa izango da, eta txartel honen edukiapintxoa, salda, autobusa eta bazkaria dira. Mendira soilik joan nahi duenak aukera izango du autobusean izena emateko. Honen kostua 10 euro izango da eta honen edukia: autobusa, pintxoa eta salda dira. Gogoratu txartelak ohiko lekuetan egongo direla salgai. (Amazkar taberna eta Garmendia txokolategia).

Amaitzeko berriz, eskerrak eman ospakizun hau gauzatzeko parte hartu duzuen entitate eta lagun guztiei eta mila esker handi, handi bat.

Zentzuz eta garonaz parte hartuz, gozatu ditzagun egun hauek, mila esker aldez aurretik.

Girizia Mendi Elkartearen 25.urteurrena