Girizia Elkartea

Girizia Elkartearen webgunea

Girizia Mendizaleak

Gaia: 2021erako Federatu Txartela.

Aupa lagun !!!

Urtero bezala, -2021. urteari begira- Euskal Federatu Txartel berriak egiten hastekoak gara.

Ordutegia: ASTEARTETAN ilunabarreko 7:30tatik – 9:00ak bitarte

(Abendu eta Urtarrilean)

OTSAILetik aurrera: Asteartetan 8:30tatik aurrera

Eranskinean, prezioak luzatzen dizkizugu, iaz bezala -gaizki ulertzerik egon ez daitezen-, bakoitzak, zehazki, zer aseguratzea nahi duen adierazteko balio duen orritxoarekin batera.

Bertan, gure kontu korronte zenbakia ere gehitzen dugu eta jakin, bertan diru kopurua sartu eta aipatu orria bete ondoren guri helaraztea nahikoa izango duzula federatzeko.

Gure web orriaren bidez ere egin dezakezu: www.girizia.org. Eta oraingoan bereziki on-line egitera gonbidatzen zaitugu, jende pilaketak izan ez daitezen.

Aurtengoan ere FEDME edo Federazio Espainiarraren bidez federatu ahal izateko aukera emango dugu, zenbait konpetizioetan parte hartzeko arazoak ekiditzea bermatu nahian.

(Aseguratua egoteko beharrezkoa da federaziora eramatea, beraz ordaintzen duzunetik 8 bat egunera egongo zara aseguratua, ez lehenagotik.)

Besterik gabe, agur bat,

Oiartzunen, 2020ko abenduaren 1ean.


admin on uztaila - 11 - 2014
categories: Mendi Taldea, OHARRA

Comments are closed.